Orain arte bildutakoa

Egin zure ekarpena Laboral Kutxa:  ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank:  ES83 2095 5060 10 9117692165
Hondakinen Plangintzaren idazketa42.350 €
Herritar Epaimahaiak/Parte hartze prozesua20.036 €
Gastu Juridikoak13.000 €
Besteak4.614 €
GUZTIRA80.000 €

Manifestua

Gure txikitxo maitea,

naiz.

Begira, ez zaitut larritu nahi, baina,entzun mesedez, arretaz, esango dizudanak merezi du-eta.

Hortxe, Zubietan bertan, Errealak entrenatzen duen lekutik oso gertu, Erraustegia egiteko asmoa dute, bertan zaborra eta hainbat hondakin erretzeko. Bertatik aterako den kea arriskutsua izan daiteke osasunerako. Bai, halaxe da, igarri duzu, ezta? Kezkatuta nago, bai, eta batik bat zuengan, haurrongan, oraindik hazten, garatzen eta osatzen ari zaretenongan sor ditzakeen eraginengatik.

Kezkatuta nago eta ezinegonik:

Horregatik, lehenbailehen, zerbait egin behar dudala pentsatu dut: arrisku horretatik babestuko zaitut, maitea, zin dagizut!! Ez dut onartuko, inondik inora ere, haurren osasuna arriskuan jartzerik! Ez nioke, inolaz ere, nire buruari barkatuko, nire esku dagoen guztia egiten ez badut, gutxi bada ere.

Erabaki dut beste guraso, aitona-amona eta senideekin batera bilduko naizela eta denok batera, elkarrekin, lan egingo dugula, erraustegiaren arriskua gainetik kentzeko.

Zaude ziur: begiratu bi begietara, sinets iezadazu, ez dizut hutsik egingo! Erraustegiaren proiektua geldiarazten saiatuko naiz!

Badakit, gure hondakinen arazoari beste irtenbide bat bilatuko diogula denen artean, posible delako, gizarteak eta gure ordezkariak horretan buru-belarri jarri nahi badute behintzat, gure osasuna eta ingurumena arriskuan jarri gabe!

Izena
Abizenak
Nortasun agiriaren zenbakia
Udalerria
Haurraen ikastetxearen izena

DATU PERTSONALEN BABESERAKO OHARRA

Datu hauek GURAS.O.S.ek Zubietan eraikin nahi den erraustegiaren aurrean egiten ari den kanpainan erabiltzeko jasotzen dira. Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta aipaturiko helburutarako baita lagatzeko ere. Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak www.gurasos.org web gunearen aurrean gauzatu daitezke.