Hitzartuko gastu nagusiak

Redacción del plan de residuos42.350 €
Jurados ciudadanos / proceso de participación20.036 €
Costes jurídicos13.000 €
Besteak4.614 €
GUZTIRA80.000 €

Posible izango da denok laguntzen badugu!

Orain arte bildutakoa

Egin zure ekarpena:

  • Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
  • Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165

Dokumentazioa

Dossier GuraSOS

Gizarte ekimenak

  • Gizarte ekimenak   
  • Infograma eskuratu   

Manifestua

  • GuraSOS Manifestua Youtubean   
  • manifestua   

Publikazio zientifikoak

Zubietako Errausgailuaren proiektuaz

Erraustegiari buruzko abezea

OHARTARAZPENA: Informazio iturriak:.

Jarraian erraustegiaz aditzera ematen dugun informazio guztia proiektutik beretik atera dugu eta halaber hura baimentzen duen administrazio-ebazpenetik.

Horrelako instalazio batek airera igortzen dituen gaiek osasunean eragiten dituen ondorio orokorrak zein diren jakiteko, nahikoa da internetera jo eta “metal astunak” jarrita, wikipedian ze informazio ateratzen den irakurtzea. Informazio orokorraz gain, minbiziarekiko erlazioaz sakondu nahi baduzu, web honetan bertan aurki dezakezu informazio ugari eta azterlan zientifikoak.

Errauts zer bihurtzen da?

Erraustegiaren egiteko nagusia hondakinak “desagerraraztea” da, haiek errez.

Errausteko baimentzen diren hondakinen artean, udal hondakinen nahasketaz gainera kale garbiketako hondakinak daude, hondakin uren tratamenduko lohiak, hondakinen tratamendurako plantaren errefusak, merkatu-hondakinak, etab.

Prozesuan beste hondakin batzuk ere sortzen dira, kasu honetan arriskutsuak direnak; zepak (erretakoan labean gelditzen dena) eta errautsak (tximiniaren iragazkietan jasotzen dena, gainerakoa atmosferara igortzen da eta), eta errekuntzan sortzen diren gasak.

Azkenik, sortutako beroarekin energia elektrikoa eta termikoa sortzen da, eta horiek partzialki erraustegitik kanpora esporta daitezke. Egiteko laguntzaile honi “balorizazio energetikoa” esaten zaio, betiere efizientzia-parametro jakin batzuk betetzen baditu.

Sortzen diren gai toxikoak

Errekuntzaren ondotik, zenbait gai toxiko eta arriskutsu sortzen dira. Zati bat atmosferara igortzen da (iragazkiek ez dute dena atxikitzen) eta beste zati bat zepekin nahasturik joaten da, metalen, eta sortzen diren oxido eta azidoen lurrunkortasun eta disolbagarritasunaren arabera.

Beraz, atmosferara igortzen diren errekuntza-gasetatik at, adierazi behar da ezen erraustutako hondakinen %30 ez direla “desagertzen” baizik eta erraustegitik ateratzen diren hondakin arriskutsu bilakatzen direla (esaterako, hondakin arriskutsuen isurtegian desagerrarazteko).

Sortzen diren gaiak dioxinak eta furanoak dira (beharbada, ezagunenak) eta honako metal astun hauek: artsenikoa, merkurioa, beruna, kromoa, kadmioa, etab.

Beste elementu hauen isurketak ere axolazkoak dira: Nox, Guztizko Konposatu Organikoak, azido klorhidrikoa (Hcl), zufre dioxidoa (SO2), hidrogeno fluoruroa (HF), amoniako (NH3), karbono monoxidoa (CO) eta partikula solido esekiak.

Horiez gainera, CO2 kopuru handiak igortzen ditu, eta horiek aurrekoekin batean eragin handia dute klima aldaketan.

Era horretako gaien ondorio orokorrak.

Dioxinak, furanoak eta metal astunak minbizi-sortzaile gisa ditu aitortuak Osasunaren Mundu Erakundeak, eta haietako asko genetikoki aldatzen dira.

Kantzerigenoa agente fisiko, kimiko edo biologikoa da ehun biziekiko kontaktuan minbizia sor dezakeena.

Mutagenoa berriz da agente fisiko, kimiko edo biologikoa informazio genetikoa eraldatzen duena (jeneralean organismo baten ADNa eta horrek handitzen du mutazioen maiztasuna, maila naturaletik goiti. Mutazio ugariek minbizia sortzen dutenean, kantzerigeno izena hartzen dute.

Gainerako gaiek arnas sistemarekiko eraginak aitortuak dituzte, eta baita beste hainbat gaitz ere.

Gai horiek guztiek gure osasunean dituzten ondorioen zerrenda xehatua aurkituko duzu.

Igorpenen norainokoa eta sakabanekata.

Lehengo batean Eusko Jaurlaritzan erraustegia baimentzeko eskariaren batera aurkeztu zen atmosfera-barreiaduraren azterlanak berak aitortzen du 30 km-ko kaltetze eremua, instalazioaren kokapenetik hasita 15 km-ko erradioa.

Kalte-eremu horren barruan kasik 200 hezkuntza-zentro daude, nora egunero adin guztietako milaka haur joaten diren. “Gurasoak” taldeak mapa bat egin du ikusteko garbi non dauden lokalizatuak erraustegiak zuzenean atmosferara igorritako partikulengatik kaltetu ditzakeen ikastetxeak, zehatz adieraziz zer distantzia dagoen proiektaturiko erraustegitik ikastetxe bakoitzera.

Prentsa

Ekimenen bideoak

Salaketa Senatuan

  • Youtubean ikusi     

Otsailak 19ko manifestazioa-ELKARREKIN-SIN CONFLICTO

  • Youtubean ikusi     

Otsailak 9, Haizearen orrazian agerraldia:

  • Youtubean ikusi     
  • Youtubean ikusi     
  • Youtubean ikusi     

Otsailak 19ko manifestaziorako deialdi prentsaurrekoa

GURASOSen aurkezpena Lasarte-Orian:

Manifestua

  • Youtubean ikusi     

GURASOSek antolatutako GREEN DAY ekitaldiaren laburpena:

Haurren babeserako familia eta gizarte hesia:

Abuztock:

Manifestazioari atxikimendua:

  • GORKA OTXOA:   
  • GARBINE BIHURRUN:   
  • Realeko jokalariak   
  • ARANTXA URRETABIZKAIA:   

Manifestazioaren albistea: informazio eskubidearen alde 200.000 baietz:

Gizarte ekimenak

  • Gizarte ekimenak   
  • Bide orriaren gizarteratzea:   

Abenduak 17an Gipuzkoa plazan merienda-bilkura:

Lizitazio prosezuaren aurrean

  • Lizitazioaren sustentsioaz GuraSOSek eginiko agerraldia (2017/01/05):   
  • 2017ko urtarrilak 3ko agerraldia, GuraSOS-en balorazioa (Joxe Mari Izeta):   
  • 2017ko urtarrilak 3ko agerraldia, GuraSOS-en dosierra (Joseba Belaustegi):   
  • Abenduak 27an lizitazioaren aurreko prentsaurrekoa: