Hitzartuko gastu nagusiak

Redacción del plan de residuos35.000 € + IVA
Jurados ciudadanos / proceso de participación20.000 €
Costes jurídicos10.000 €

Posible izango da denok laguntzen badugu!

Diru sarrera

18346.45
Egin zure ekarpena:

  • Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
  • Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165

Nola lagun dezaket? Zer egin dezaket?

1-LAGUN GAITZAZU hondakinen gatazkaren konponketarako GURE PROPOSAMENA (BIDE-ORRIA) GIZARTERATZEN:

  • BIDE-ORRIaren dokumentua eskuratu ezazu (web orritik)
  • Imprimatu ezazu
  • Zure inguruko (herri, auzo, eskola, lantoki,..) elkarte eta eragile sozialen atxikimendua lor ezazu: gonbidatu itzazu dokumentuan sinadura edo zigilua ezarriz, proposamenera atxiki daitezen.
  • Bidal iezaiguzu dokumentu sinatua (kontaktua: komunikazioa@gurasos.org)
  • Bidal ezazu sare sozialetara web-etik deskargatu daitekeen infogramaren irudia, BIDE-ORRIaren mamia ezagutzera emateko.

2- GURASOS-en MEZUA ZABALTZEN LAGUN GAITZAZU:

AURKEZPEN bat prestatu dugu GuraSOS mugimendua eta bere ekimenak, hitzaldi edo emanaldi bidez ezagutu arazteko:

  • Gurasos-eko web orrian aurkituko duzun PREZI aurkezpenareko link-a bidez konektatu (mugikorrean apps-a instalatuz ere, berau baliatu daiteke emiziorako).
  • Hitzaldia edo emanaldia egin nahi den lekuan ez badago internet izateko modurik, deskargatu ezazu aurkezpenaren bideoa (ez ain interaktiboa) GuraSOS web-etik.
  • AURKEZPEN hau baliatu bilera edo emanaldi bidez, zure herrian, auzoan, ikastolan, elkartean… mezua zabaltzeko zein zuen herrian GuraSOS taldea sortzeko.